notícias musicais

top 13 artistas

top 13 musicas

Confira a Letra Kartzela

Zea Mays

Kartzela

Ahaztuko al naiz kanpoko guztiaz?
Ahaztuko al naiz aurpegietaz?
Ahaztuko al naiz eguzkiaz?
Ahaztuko al naiz hiriaren zarataz?
Ahaztuko al naiz haizeaz?
Zulo txiki batetik sartzen
Zaidan kanpoko kontaktua
Airea erreziklatzen
Ez den zulo hontan

Ahaztuko al naiz koloreetaz?
Ahaztuko al naiz lurraren usainaz?
Ahaztuko al naiz euriaz?
Zulo txiki batetik sartzen
Zaidan kanpoko kontaktua
Airea erreziklatzen
Ez den zulo hontan

Egunak joan eta hamar urte hauetan
Karratu hau buruz ikasia daukat
Saiatuko naiz hegazti begiez begiratzen
Kanpoko koloreak laztantzeko, sentitzeko
Denbora arinago igaro ezean
Hil egingo al dira nire sustraiak?
Zulo txiki batetik sartzen
Zaidan kanpoko kontaktua airea erreziklatzen ez den
Zulo hontan, kubo hontan,
Kartzela hontan

Tracker