notícias musicais

top 13 artistas

top 13 musicas

Confira a Letra Baserriko Laguna

Zartako-K

Baserriko Laguna

Badaukat lagun baserritar bat
Dena bere kabuz egiten dueña
Berak ez du nahi telefonorik
Etxeko atean jasotzen ditu deiak
Sekula ez du zapaldu supermerkatua
Badaki bere jana non izan den fabrikatua

Badaukat lagun baserritar bat
Nagusi edo jaberik ez dueña
Ingeleraz ez badaki ere
Mendi guztiak buruz dakizkiena
Ez zorrik, ez dirurik, sartuta bankuan
Etxea ondo berotzen du tximiniako suak

Badaukat lagun baserritar bat
Dena bere kabuz egiten dueña
Berak ez du nahi telefonorik
Etxeko atean jasotzen ditu deiak
Sekula ez du zapaldu supermerkatua
Badaki bere jana non izan den fabrikatua

Ta hiriko jendeak galdetzen dionean
Nola moldatzen den bizitzeko etxaldean
Erantzuten die: Gustora bizi naiz errealitatean
Zuek hor geratu zuen pantallen artean
Ukiezina den bizitza birtualean
Ni hemen geratuko naiz naturarekin harremanean

Hiriko argi guztiak noizbait itzaltzean
Argia ikusiko da nire lagunaren etxean

Tracker